Martxoaren 8rako hitzaldiak eta mobilizazioa antolatu ditu Urola Erdiko Itaiak

Andoni Elduaien 2021ko ots. 28a, 09:22
Urola Erdiko Itaia aurkeztu zuten eguneko irudia.

Itaiaren hitzaldiak Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan izango dira. Ekitaldi nagusia Azpeitian egingo dute, Martxoaren 8an.

Martxoaren 8a edo Emakume Langileen Nazioarteko Eguna antolatzeko, Urola Erdiko Itaiak hitzaldien eta mobilizazioen egitaraua aurkeztu du. "Emakume langileen interesen defentsan, lege burgesa borrokatu" leloa hautatu du Itaiak bere aldarria lau haizeetara zabaltzeko asmoz.

Hori horrela, Azkoitirako hitzaldi bat antolatu du Itaiak. Martxoaren 7an, igandea, Elkargunean egingo dute hitzaldia, 'Asistentzia lanak eta emakume langileon zapalkuntza' izenburupean. 11:00etan hasiko da solasaldia. Aurreko egunean eskainiko dute hitzaldia Azpeitian eta Zestoan.

Martxoaren 8rako, berriz, mobilizaziorako deia egin du Itaiak. Azpeitian egingo dute ekitaldi nagusia; izan ere, Azpeitiko plazatik epaitegi pareraino manifestazioan joango direla iragarri dute. 19:30erako jarri du hitzordua Itaiak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide