Herriko kultur elkarteei galdetegia bidali die udalak

Kultur taldeek dituzten beharrak eta interesak ezagutu nahi ditu udalak, baita baliabideak zuzen erabiltzea nahiz etorkizuneko egitasmoei begira elkarlana sortzea ere.

Azkoitiko Udalak galdetegia bidali die herriko kultur elkarte guztiei. Udalak adierazi du herriko jardueren "dinamizazioan, herriko bizitzan eta kulturgintzan" egiten duten lana kontuan hartuta, elkarteen iritzia ezagutu nahi dutela azterlan baten abiapuntu izan dadin. "Galdetegiaren helburua da dituzten beharrak eta interesak ezagutzea, baliabideak zuzen bideratzea eta aurrerantzean sor daitezkeen egitasmoetan elkarlanean aritzea" azaldu du udalak. 

Udalak datozen egunetan jasoko ditu kultur elkarte guztien erantzunak. Galdetegia betetzeko edo beren ekarpenak partekatzeko interesa duten herritarrei ere aukera zabaldu nahi diela adierazi du. Hori horrela, galdetegia eskuragarri jarri du udalak. Dokumentua jaitsi, bete eta kultu@azkoitia.eus helbidera bidali beharko da martxoaren 5a baino lehen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide