Bi ibilgailuren arteko talka izan da Azkaraten

Anartz Izagirre 2021ko ots. 18a, 09:12

GI-2634 errepidean, Azkoitia eta Elgoibar artean gertatu da ezbeharra. Ertzaintzaren arabera istripuan ez da zauriturik egon, baina erreietako bat itxita dago uneotan.

Bi ibilgailuren arteko istripua izan da gaur, 07:50 inguruan, GI-2634 errepidean, Azkaraten. Ertzaintzak adierazi duenez, auto batek eta furgoneta batek elkarren aurka jo dute, baina istripuan ez da zauriturik izan. Une honetan Azkoitiko noranzkoan erreia itxita dago, eta Ertzaintza errepidea garbitzen ari da oraindik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide