Maider Galarza ipuin kontalariaren 'Maleta kontuak' ezagutu dituzte haurrek

Andoni Elduaien 2021ko urt. 30a, 13:00
Maider Galarza, haurrei ipuina kontatzen.

Aurrez izena emandako hogei bat ume Aizkibel liburutegian izan dira ipuin kontalariaren saioa jarraitzen.

Maider Galarza ipuin kontalaria Aizkibel liburutegian izan da gaur, larunbata. 'Maleta kontuak' saioa eskaini die HH5, LH1, LH2 eta LH3 mailetako hogei bat neska-mutili. Segurtasun distantziak eta neurriak tarteko, aurrez izena emandako umeak izan dira liburutegian.

Maider Galarza ipuin kontalariaren maletan denetarik sartzen da, eta horiek izan ditu hizpide gaur liburutegian: elefanteak, kalabazak, baita erraldoiak ere. Horien inguruan Galarzak gordetzen dituen sekretuak ezagutu dituzte haurrek. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide