Helduen Eskolan bigarren lauhilekorako izena emateko epea, zabalik

Aitziber Arzallus 2021ko urt. 29a, 11:48
Bizenta Mogel kaleko 4. zenbakian dago Helduen Eskola.

Otsailaren 4ra bitartean egongo da eskolan izena emateko aukera. Bertara joan beharko dute izena eman nahi dutenek.

Zabalik da Azkoitiko Helduen Eskolan bigarren lauhilekorako matrikulazio epea. Otsailaren 4ra bitartean egongo da izen ematea irekita. Matrikulazioa eskolan bertan egin beharko dela jakinarazi dute arduradunek, Bizenta Mogel 4 helbidean, 10:00etatik 13:00etara bitartean; nahi duenak 943-85 03 99 telefonora ere dei dezake.

Urtero moduan, euskara, etorkinentzat gaztelania nahiz irakurketaren eta idazketaren garapenerako saioak eskainiko dituzte Helduen Eskolan, baita informatika, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua lortzeko nahiz goi mailako zikloetarako sarbide probarako prestaketa saioak ere.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide