Porra

Asmatu Juaristi ISBren Zilarrezko LEB Kopako finalaren emaitza!

Maxixatzen.eus 2021ko urt. 28a, 18:44

Maxixatzen eta Uztarria hedabideek porra antolatu dute gaur Bartzelonak eta Juaristi ISBk jokatuko duten Zilarrezko LEB Kopako finalaren harira. Porran parte hartu nahi dutenek 14:00ak arte izango dute horretarako aukera, honako lotura honetan.

Urola Komunikazio Taldeko (UKT) Maxixatzen eta Uztarria hedabideek porra antolatu dute gaurko Bartzelona-Juaristi ISB Zilarrezko LEB Kopako finalaren harira. Partida 16:30ean jokatuko dute Bartzelonako Ciutat Esportiva Joan Gamper kantxan. Espainiako Saskibaloi Federazioaren sare sozialetan eskainiko dute finala zuzenean.

Porran parte hartzeko honako galdera honi erantzun behar zaio: Nola bukatuko da Bartzelonaren eta Juaristi ISBren arteko finala?

Porran parte hartu nahi dutenek 14:00ak arteko epea izango dute horretarako aukera, honako lotura honetan. Emaitza asmatzen duten parte-hartzaileen artean, ISBk emandako motxila bat eta Azpeitiko Txintxu gozotegian bi lagunentzako gosaria zozkatuko dituzte Maxixatzenek eta Uztarriak. Partida bukaerako emaitza zehatza inork asmatuko ez balu, porrako parte hartzaile guztien artean egingo da zozketa. Bi hedabide horiek partida amaitu bezain laster egingo dute zozketa, eta orduan jakinaraziko dute zein izan den porraren irabazlea.

Parte hartu, eta zorte on!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide