Zein da 'piurie' hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2021ko urt. 22a, 08:30

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'amelaune' izan zen webgunean erakutsi zuen hitza. Oraingoan 'piurie' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Piurie hitzak itxura txarra esan nahi du Azkoitiko hizkeran, eta honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Umiek dana lokaztute etorri zin etxea; ikusi ein bertzan ze piura zaukeben".
  •  
  • Euskara batuan: "Umeak guztiz lokaztuta iritsi ziren etxera; ikusi egin behar zen zeinen itxurra txarra zuten".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide