Ibilgailuentzat itxita egongo da Aingeru kalea datorren astean

Aingeru kalea.

Etxebizitza batean teilatuko konponketak egin behar dituztelako itxiko dute kalea.

Datorren astelehenetik ostiralera bitartean, urtarrilaren 25etik 29ra, Aingeru kalea itxita egongo da Baztartxo antzoki paretik Kale Nagusira doan tartean. Aingeru kaleko 12-24 artean eta 11-13 zenbakietan bizi diren bizilagunek garajeetara sarrera-irteerak Baztartxo aldetik egin beharko dituzte, udalak azaldu duenez ezingo baitute Aingeru kalera sartu. Aingeru kaleko 1 zenbakikoek, berriz, sarrera Kale Nagusitik egin beharko dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide