Juaristi ISB taldeko Pavel Savkov Errusiako selekzioak deitu du

Andoni Elduaien 2021ko urt. 18a, 11:59
Pavel Savkov, eskuinean.

18 urte ditu eta Juaristi ISBren multzoko hiruko jaurtitzaile onena da gaur-gaurkoz.

Errusiako saskibaloi selekzioak Pavel Savkov deitu du. Juaristi ISBko jokalaria Baskoniak utzita ari da jokatzen denboraldi hasieratik, eta 18 urterekin hiruko jaurtiketetan liderra da Zilarrezko LEB ligako bere multzoan. Duela hiru urte fitxatu zuen Baskoniak Savkov. Errusiarrak batez beste 12,6 puntu saskiratu ditu aurten Juaristi ISBrekin, 2,4 errebote bereganatzen ditu eta saskiratzeko 2,1 pase ematen ditu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide