Anaitasunak 3 eta 0 hartu du mendean Barakaldo

Julene Frantzesena 2021ko urt. 18a, 08:45
Oihane Ucinek hiru gol egin zituen. (Argazkia: JaviUrola)

Oihane Ucinen hiru goli esker erdietsi du garaipena Anaitasunako emakumeen lehen taldeak. Zortzi partidatik zortzi irabazi dituzte, eta 24 punturekin, sailkapeneko lehen postuan dira.

Anaitasunako emakumeen lehen taldeak Euskal Ligako neurketa jokatu zuten atzo, igandea, Txerloia futbol zelaian. Jokatu soilik ez, ordea; partida nagusitasun osoz irabazi zuten Gorka Zubizarretak gidatzen dituen neskek.

Anaitasunak 3 eta 0 hartu zuen mendean Barakaldo. Oihane Ucinek egin zituen partidako hiru golak: lehen gola atsedenaldia baino lehen, 41. minutuan sartu zuen; bigarrena, 58. minutuan; eta hirugarrena partidaren hondarrean, 89. minutuan.

Garaipen hori tarteko, sailkapenaren buruan segitzen dute Anaitasunako emakumeek. Jokatutako zortzi partidetatik zortzi irabazi dituzte, eta 24 punturekin, sailkapeneko lehen postuan daude. Datorren astean Zarautzen jokatuko dute denboraldiko hamaikagarren jardunaldia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide