KEA ahots taldearen doinuek bete dute parrokia

Julene Frantzesena 2021ko urt. 17a, 09:12
Atzoko kontzertuko irudi bat.

KEA ahots taldearen doinuek hartu zuten atzo, zapatua, parrokia. 20:00etan hasita eskaini zuten Javier Bello-Portu (1920-2004) orkestra zuzendari eta konpositore tolosarraren jaiotzaren mendeurrena izan berri dela gogoan hartuta prestatutako emanaldia. Enrique Azurzak zuzenduta aritu zen KEA, eta herritar ugari joan zen kontzertuaz gozatzera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide