Anaitasunak puntu bat eskuratu du Cultural Durangoren kontra

Atzoko partidako irudi bat. (Andoni Elduaien)

Puntu bat. Horixe lortu zuen atzo, zapatua, Anaitasunako gizonen lehen taldeak Durangoko Culturalen aurkako neurketa berdinduta. Etxean jokatu zuten Xabier Artetxeren mutilek, eta partida oso bizi hasi zen, nahiz eta lehen ordu laurdena pasatuta, pixka bat lasaitu zen erritmoa.

Lehen zatian iritsi zen Anaitasunaren gola; hain zuzen ere, Julen Aramendik sartu zuen 37. minutuan. Atsedenaldira markagailuan aurretik zela joan zen etxeko taldea, baina ezin izan zuten Cultural Durangoren markagailua hutsean mantendu;  65. minutuan sartu zuen gola talde horrek.

Halaxe amaitu zen norgehiagoka; Anaitasunak partida ona jokatu izanagatik, ezin izan zituen Espainiako Hirugarren Mailako hamahirugarren jardunaldiko hiru puntuak eskuratu.

Urtea hasi zenetik ez du partidarik galdu Azkoitiko taldeak, eta hamabost punturekin, sailkapeneko bosgarren postuan da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide