Non dago Zakelmari?

Iñigo Etxanizek irabazi du abenduko Zakelmariren zozketa

Maxixatzen.eus 2021ko urt. 15a, 09:00

Abenduko Maxixatzen aldizkarian Zakelmari non ezkutatuta zegoen asmatu behar zen: 22. orrialdean zegoen ezkutatuta.

Maxixatzeneko bazkide guztien artean zozketa egin ondoren, Iñigo Etxanizek irabazi du Herrixen merkatari elkartearen 50 euroko txekea.

Datorren hilean, Ogi Berri okindegiaren zortzi lagunentzako tarta zozkatuko du Maxixatzenek Zakelmari aurkitzen dutenen artean. Bidali erantzuna urtarrilaren 18a baino lehen, Kultur Etxeko postontzira edo maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide