Bi lagunek jaso dute Gabonetako Errifa Potoloaren saria

Andoni Elduaien 2021ko urt. 14a, 14:19
Amaia Unanue, ezkerrean, Ikasi Groupen saria jasotzen.

Iñaki Argazkiak saltokiko irabazlea falta da saria jasotzeko, eta urtarrilaren 21era arteko epea izango du hark.

Azkoitiko Herrixen merkatari elkarteak egindako Gabonetako Errifa Potoloaren hiru saridunetatik bik jaso dute 500 euroko saria. ETK, Ikasi Group eta Iñaki Argazkiak saltokietan egokitu ziren sariak. ETK saltokiko irabazlea Ana Carrasco izan zen, 11.562 zenbakiarekin. Ikasi Groupeko sariduna, berriz, Amaia Unanue izan zen 1.181 zenbakiarekin.

Hirugarren saria Iñaki Argazkiak dendan egokitu zen, baina oraindik irabazleak ez du saririk jaso. Urtarrilaren 21era arteko epea izango du saria jasotzeko. 12.464 zenbakiak irabazi zuen Iñaki Argazkiak saltokian saria; ordezko zenbakia, berriz, 12.356 da. Datorren ostegunerako irabazleak ez badu saria jasotzen, ordezko zenbakiaren jabeak eskuratuko du 500 euroko saria.

Ana Carrascok ETKn saria jaso zuen unea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide