Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: 'Elurrak Azkaratera ekarri duen kaosa'

Azkarate auzoko bizilagun bat kexu agertu da asteburuan Elgoibarko eta Azkoitiko bizilagunek auzoan autoak gaizki aparkatuta utzi eta sortu dituzten arazoak tarteko. Honakoa azaldu dio Maxixatzeni:

"Azken elurte egunetan Azkarate gainera elurretara etorri diren herritarrek jarrera txarra erakutsi zuten. Bidegurutzeak, bide bazterrak eta baserri sarrerak itxita utzi zituzten ibilgailuekin, eta elurra kentzeko ibilgailuak bidean aurrera egiteko makina bat arazo eduki zituen. Gaizki aparkatutako ibilgailuen jabeei autoa trabatik kentzeko eskatu arren, oldartuta eta mehatxuka erantzun zuten batzuk, beraiek ere ibilgailua non edo non aparkatu behar zutela adieraziz.

Herritar horiei eskatuko nieke gure baserrietarako bide sarrerak errespetatzeko; larrialdi bat baldin badago eta anbulantziak edo suhiltzaileek etorri behar baldin badute, horiek ezingo lukete aurrera egin. Autoak horrela aparkatuta uztea axolagabekeria hutsa da. Elurretarako horrenbesteko gogoa baldin badu jendeak, autoa etxean utzita etor dadila oinez".

Hona hemen kexu agertu den erabiltzaileak Maxixatzeni bidalitako hainbat argazki:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide