Zein da herritarrek koronabirusaren aurkako txertoaren inguruan duten iritzia?

Erlo Telebista 2021ko urt. 10a, 17:17

Erlo Telebistak koronabirusaren aurkako txertoa hartuko al luketen eta txertoak zein aldaketa ekarriko lituzkeen galdetu die herritarrei.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila ari da dagoeneko COVID-19 gaitzaren aurkako txertoa banatzen. Duela egun batzuk, esaterako, Osakidetzako langileak San Juan egoitzan izan ziren bertako kideei lehen dosiak banatzen, eta herritarren artean iritzi kontrajarriak eragin ditu txertoak. Erlo Telebistak txertoaren inguruko iritzia galdetu die Azkoitiko, Azpeitiko, Orioko eta Zarauzko herritarrei.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide