Jendetza atera da kalera, presoen eskubideen defentsan

Bidea gara lelopean, 200 azkoitiarrek parte hartu zuten Sarek deituta presoen eskubideen alde atzo arratsaldean egin duten elkarretaratzean. Azkoitian ez ezik, eskualdeako beste hainbat herritan ere egin zituzten mobilizizazioak. Guztira, 2.500 bat lagunek parte hartu zuten horietan.

Hotzak eta elurrak ez zituen atzeratu Urola Kostako herritarrak, eta berokiak eta aterkiak soinean, ehunka izan ziren Sareren deiari erantzunez eta presoen eskubideen defentsan atzo eguerdian eta arratsaldean kalera atera zirenak; 2.500 bat lagun, hain zuzen ere. Osasun krisia dela eta, ohiko Bilboko manifestazio erraldoirik ez da izan aurtengoan, baina Euskal Herriko 238 herritan egin zituzten era bateko edo besteko mobilizazioak. Baita eskualdean ere. Zumaian, Itzurun hondartzan, euskal presoak etxera ekartzeko aldarria daramaten ehunka banderola atera zituzten eguerdian; Errezilen eta Azkoitian elkarretaratzeak egin zituzten arratsaldean; Azpeitian, Getarian, Orion eta Zestoan manifestazioak; eta Zarautzen mosaiko erraldoia osatu zuten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide