Sute txiki bat sortu da bart gauean Auzmendi bideko edukiontzi batean

Anartz Izagirre 2021ko urt. 9a, 15:11
(Argazkia: Euskadiko Suhiltzaileak)

Urolako suhiltzaileen esanetan, 23:00ak aldera abisatu zieten udaltzainek gertatutakoaren berri, eta Auzmendi bidera joan ziren sua itzaltzera.

Euskadiko Suhiltzaileek Twitterren adierazi dutenez, Auzmendi bideko edukiontzi batek su hartu zuen atzo, ostirala, 23:00ak aldera, eta suhiltzaileak sua itzaltzera joan ziren. Urolako suhiltzaileen arabera, ez zen ezer larririk gertatu, eta udaltzainek aurretik sua itzaltzea lortu zuten; halere, gertakariaren lekura joan ziren sua ondo itzalita zegoela baieztatzera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide