203 positibo atzeman dituzte Gipuzkoan

Hego Euskal Herrian 821 positibo izan dira guztira, %6,5eko positibotasun tasarekin. Azaroaren 21etik gaurdainoko zifrarik altuenak dira.

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak izurritearen inguruko datuen eguneraketaren berri eman dute eguerdian. Datuen arabera, 12.464 proba egin zituen atzo, PCR eta antigeno motakoak, eta horietatik 821 positiboak izan ziren.

Datuak lurraldeka aztertuz gero, Bizkaian detektatu dute positibo gehien: 354. Gipuzkoan 203 atzeman dituzte, Nafarroan 163 eta Araban 95. Jaurlaritzak azaldu duenez, sei kasu EAEtik kanpo bizi diren herritarrenak dira.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako erietxeei dagokionez, koronabirusak jotako 63 lagun ospitaleratu zituzten atzo, eta gaur gaurkoz, 75 paziente daude ZIUn. Nafarroako daturik ez dute eman oraindik.

Udalerrietako datuen eta RO indizearen berri astelehenean emango du Osakidetzak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide