Itxi egin dute Jausoro eta Altzibar lotzen dituen oinezkoentzako zubia

Julene Frantzesena 2021ko urt. 8a, 12:13
Bi auzoak lotzen dituen zubia, itxita. (Azkoitiko Udala)

Enpresa baten orgak zubiaren zati bat zulatu du, eta oinezkoen segurtasuna "bermatzeko" erabaki dute azpiegitura ixtea.

Itxita dago Altzibar eta Jausoro auzoak lotzen dituen oinezkoentzako zubia. Udalak adierazi duenez, orga-jasotzaile batek eragindako kalteen ondorioz itxi du eremua Udaltzaingoak. Izan ere, enpresa baten orgak zubiaren zati bat zulatu du, eta oinezkoen segurtasuna "bermatzeko" erabaki dute azpiegitura ixtea. Udalak jakinarazi duenez, zubia ez dute konpondu arte zabalduko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide