Zein da 'berekixek' hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2021ko urt. 8a, 09:00

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'kanpantxille' izan zen webgunean erakutsi zuen hitza. Oraingoan 'berekixek' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Berekixek hitzak elkarrekin ondo doazenak edo ondo konbinatzen dutenak esan nahi du Azkoitiko hizkeran, eta honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Belarrittekuk eta eraztune berekixek erregalau dizte nere kuttunek"
  • Euskara batuan: "Elkarrekin ondo doazen belarritakoak eta eraztuna oparitu dizkit nire kuttunak".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide