Gizarte Zerbitzuen sailak ez du aurrez aurreko zerbitzurik eskainiko hiru egunez bulegoko obrak tarteko

Andoni Elduaien 2021ko urt. 7a, 14:35

Sailarekin harremanetan jarri nahi dutenek telefonoz deitu beharko dute udaletxera eguerdira bitartean.

Azkoitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuek ez dute aurrez aurreko zerbitzurik eskainiko urtarrilaren 8an, 11n eta 12an, bulegoan obrak egin behar dituztelako. Egun horietan sailarekin harremanetan jarri nahi dutenek 943-85 71 74 telefonora deitu dezakete 09:00etatik 14:30era bitartean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide