Erregetako Loteriaren hirugarren sariaren zati bat, Azkoitira

Erregetako Loteriaren zozketako irudi bat. (EITB)

5.587 zenbakia izan da hirugarren saria, eta horietako txartel bat Azkoitian saldu zen, Kale Nagusiko 37. zenbakia duen administrazioan.

Erregetako Loteriaren zozketa egin dute gaur, Errege egunez, eta 250.000 euroko hirugarren sariaren zati bat —5.587 zenbakia—, Azkoitian saldu zen. Hain zuzen ere, Kale Nagusiko 37. zenbakia duen administrazioan zenbaki hori zuen txartel bat saldu zuten, eta 25.020 euro jasoko ditu txartelaren jabeak. Euskal Herriko beste hainbat lekutan ere saldu dituzte zenbaki bereko txartelak; besteak beste, Derion, Ermuan, Lasarte-Orian, Donostian eta Hondarribian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide