Azkoitiko Sarek elkarretaratzera deitu du urtarrilaren 9an

Nerea Uranga 2021ko urt. 6a, 12:33
Urtezahar egunean, manifestazioa egin zuten Azkoitian Sarek deituta. (Ihintza Elustondo)

Egungo egoerak baldintzatuta, Sarek deitutako urtarrileko mobilizazio "erraldoia" herriz herri egingo da. Azkoitiko Sarek larunbatean, 17:30ean, elkarretaratzera deitu herritarrak herriko plazara.

Presoen urruntze politikarekin "behingoz" amaitzeko eta "euskal presoei sistematikoki ukatu zaien etxeratzeko bidea ahalbidetzeko gradu progresiboa" ezartzea eskatuko du Sarek larunbatean, urtarrilaren 9an, herriz herri egingo dituen mobilizazioetan. Azkoitiko Sarek deituta elkarretaratzea egingo da larunbatean, 17:30ean, herriko plazan.

Haur motxiladunek bizi duten "eskubide urraketa" ere salatuko dute Azkoitian; gogoan izanda herrian motxiladun bi haur bizi direla. Hala, larunbateko elkarretaratzera haurrak patineteekin joateko proposatu du Sarek.

Urtezahar egunean Azkoitiko Sarek deituta presoen eskubideak aldarrikatuz manifestazioa egin zuten Azkoitian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide