Zaldi gainean ez, baina iritsi dira Errege Magoak Azkoitira

Ihintza Elustondo 2021ko urt. 5a, 19:36

Kamioi baten atzealdean etorri dira aurten erregeak Azkoitira, eta arratsaldean zehar, herrian barrena ibili dira, haurrak agurtzen. Ondoren, parrokia bisitatu dute.

Izurritea tarteko, aurtengoan ezin izan dute ohiko kabalkadarik egin Errege Magoek, baina Meltxor, Gaspar eta Baltasar iritsi dira Azkoitira. Normalean ez bezala, kamioi baten atzealdean etorri dira gaurkoan, eta herrian barrena ibili dira arratsaldean zehar haurrak agurtzen. Jende ugari atera da kalera haiek ikustera. Ondoren, parrokia bisitatu dute erregeek. Katekesian ibiltzen diren gaztetxoak zain zeuden ordurako barruan, eta pozarren jarri dira guztiak Errege Magoak iritsi direnean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide