Zilarrezko LEB Kopako finalean da Juaristi ISB

(Argazkia: Mikel Amenabar)

Iñaki Jimenezek gidatutako taldeak partida garrantzitsua jokatu du gaur Azpeitiko kiroldegian, Zornotza Saskibaloi Taldearen aurka. 78 eta 66 gailendu da etxeko taldea, eta finalerako txartela eskuratu du.

Neurketa garrantzitsua jokatu du Juaristi ISB taldeak gaur arratsaldean, Azpeitiko kiroldegian. Zornotza Saskibaloi Taldea hartu du etxean Iñaki Jimenezek zuzendutako taldeak, eta 78 eta 66 gailendu da Azkoiti-Azpeitiko taldea. Hala, hamargarren garaipena jarraian eskuratu du Juaristi ISBk, eta, gainera, Zilarrezko LEB Kopako finalera sailkatu dira. Partida estua aurreikusten zuten, Juaristi ISB lehen postuan kokatu arren, Bizkaiko taldea hirugarren postuan zelako. Dena dela, garaipen gozoa eskuratu dute Azpeiti-Azkoitiko mutilek.

2019ko abenduaren 28an ere jokatu zuten Zilarrezko LEB Kopako finala Iraurgikoek, eta garaipen ederra eskuratu zuten orduko haratan. 2021eko urtarrilaren 30ean berriro izango dute txapela janzteko aukera. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide