Inguruko bazterrak, zuri bezain eder

Andoni Elduaien - Urtzi Oteiza 2021ko urt. 2a, 13:38

Ohi baino beherago zuritu dira bazterrak gaur, eta irudi ikusgarriak utzi ditu urteko lehen elurteak. Izarraitz inguruan eta Aittolan hartutako irudiak dira honako hauek.

Hotz egiten du gaur, eta elurra mara-mara bota du inguruko bazterretan. Gailurrak erabat zurituta zeuden eguna argitzerako, baina ohi beherago ere egin du elurra, nahiz eta herrigunea ez den asko zuritu. Beti izaten da berezia ingurua elurtuta ikustea, eta herritar asko ingurumenaz gozatzera atera dira. Aittola inguruan, esaterako, herritar ugari ibili da lerarekin jolasean nahiz elkarri elur bolak jaurtika.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide