Maxixatzenen webgunean 2020an gehien irakurri diren albisteak

Ihintza Elustondo 2020ko abe. 31a, 12:19

Gaur da 2020ko azken eguna, eta ohi bezala, hainbat albiste utzi ditu urteak. Maxixatzen.eus-ek herriko gertakarien berri eman du urteak izan dituen 366 egunetan, eta honako hauek izan dira gehien irakurri diren hamar albisteak. 

Abenduaren 31 da gaur, urteko azken eguna. Ohi den moduan, atzera begira jartzeko unea heldu da, eta esan beharrik ez dago urteak albiste ugari eta askotarikoak utzi dituela. Aurtengoa, gainera, ezohiko urtea izan da, izurriteak erabat baldintzatu duelako egunen joan-etorria. Maxixatzenek herriko gertakarien berri eman du urteak izan dituen 366 egunetan, eta beste behin argi gelditu da herritarrei askotariko gaiak interesatzen zaizkiela.

Dena dela, aurtengoan bi izan dira herrian interes handiena piztu duten gaiak, eta horren erakusle dira webgune honetan gehien bisitatu diren bi atalak: Koronabirusa Azkoitian eta Azkarateko hondakin gunea. Gainera, aipatzekoa da Maxixatzenen irakurleek izugarri bisitatu dituztela Etxetik mundura ataleko bideoak ere. Horrez gain, ohi den moduan, ezbeharrei lotutako albisteak ere irakurrienen artean izan dira.

Honako hauek izan dira aurtengoan gehien irakurri diren hamar albisteak:

1. Bi lagun hil dira txurro dendako sutean.

2. 'Etxe txiki, infernu handi' film laburra, Etxetik Munduran.

3. Gizon batek beste gizon bati eraso egin dio labana batekin Altzibarren.

4. Xabier Etxaniz soinu-jotzailearen musika, etxetik mundura.

5. Askotariko hondakin ez arriskutsuak kudeatzeko gune bat eraikiko dute Azkoitian.

6. Azkoitiarra zen Durangoko kutxa automatiko batean hilda aurkitu duten etxegabea.

7. Sei aste eta gero, umeak kalera atera dira.

8. Udal Gobernuari koronabirusa saihesteko neurriak zorrozteko eskatu dio EH Bilduk.

9. Javier Zubizarreta: "Nor dago birziklatzearen eta berrerabiltzearen kontra?".

10. Azkaraten baimendu dutena "hondakin ez arriskutsuen kudeaketa planta" izango dela azaldu dute EAJk, PSE-EEk eta Azkoitia Baik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide