Trokoloren emanaldia, kiroldegiko kantxa estalian

Nerea Uranga 2020ko abe. 27a, 10:46
Trokolo taldearen emanaldia atzo, Azkoitian. (Argazkia: Zubiaurre Elkargunea)

Gabonetarako haur eta gaztetxoentzako hainbat ikuskizun eta ekintza antolatu ditu Azkoitiko Udaleko Gazteria Zerbitzuak. Atzo, larunbata, Trokolo antzerki taldearen emanaldiarekin gozatzeko aukera izan zuten txikienek Zubiaurre kiroldegiko kantxa estalian.

Trokolo antzerki taldearen Burutik jota antzezlana ikusteko aukera izan zen atzo, larunbata, arratsaldean Zubiaurre kiroldegiko kantxa estalian. Haur txikiei zuzendutako saioa izan zen atzokoa.

Gabonetako oporraldirako hainbat saio antolatu ditu Azkoitiko Udaleko Gazteria Zerbitzuak, eta horietako beste bat ere izango da gaur arratsaldean. 16:30ean hasita, Ganbaran emanaldia eskainiko du Ttipia produkzioakek Elkargunean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide