Larrañaga erremonteko Binakako Txapelketako finaletik kanpo gelditu da

Nerea Uranga 2020ko abe. 27a, 10:04
Juanenearekin bikotea osatuta jokatu du Binakako Txapelketa Iban Larrañagak. (Argazkia: Maialen Andres)

Ansa II-Aizpuru III eta Urriza-Labaka bikoteek jokatuko dute erremonteko Binakako Txapelketako finala datorren larunbatean, urtarrilaren 2an, Hernaniko Galarretako pilotalekuan (Gipuzkoa). Iban Larrañaga finalerdietan gelditu da; Juanenearekin bikotea osatuta, 40-33 galdu zuen atzo azkoitiarrak Ansa II.aren eta Aizpuru III.aren kontra.

Juanenea-Larrañaga eta Segurola-Barrenetxea IV bikoteak finalerdietan mendean hartuta lortu dute Ansa II-Aizpuru III eta Urriza-Labaka bikoteek erremonteko Binakako Txapelketako finala jokatzeko txartela. Atzo, larunbata, jokatu zituzten finalerdietako bi neurketak Hernaniko Galarretan. Hala, Iban Larrañaga erremontista azkoitiarrak finala jokatzeko aukera galdu du.

Ansa II.ak eta Aizpuru III.ak Juaneneari eta Larrañagari 40-33 irabazi zioten, finalerdietako aurreneko partidan. Bikote irabazleak txapelketa guztian erakutsitako maila azaldu zuen finalerdian, eta ligaxkako lau garaipenei beste bat erantsi zieten atzo.

Bigarren finalerdian, Urrizak eta Labakak 40-36 emaitzarekin hartu zituzten mendean Segurola eta Barrenetxea IV.a.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide