Parrokian Jaiotza erakusgai dago

Nerea Uranga 2020ko abe. 26a, 18:37

Atzotik zabalik dago parrokiako jaiotza ikusteko aukera. Urtarrilaren 10era bitartean egunero egongo da zabalik. Koronabirusa tarteko, babes eta segurtasun neurriak hartu eta jarraibideak betetzeko eskatu du Azkoitiko Parrokiako Taldeak. Parrokiaren ate nagusitik sartu behar da Jaiotza ikustera. Aurten, COVID-19ak eragindako egoera gogoan izan dute, eta osasun langileei tokia egin diete Jaiotzan.

Azkoitiko Parrokiako kideek, urtero bezala, Jaiotza prestatu dute parrokiaren barruan. Atzo, ostirala, inaugurazio ekitaldia egin zuten eguerdiko mezaren garaian. Aurtengoan, COVID-19ak eragindako egoera, gaixoak eta gaitzaren ondorioz hildakoak izan dituzte gogoan; hori irudikatuz, osasun langileei tokia egin diete Jaiotzan. Iaz, Itsas Salbamendu Humanitarioko kideak izan zituzten gogoan.

Atzo zabaldu zuten eta urtarrilaren 10era bitartean izango da parrokiako Jaiotza bisitatzeko aukera. Honako ordutegia du: astegunetan eta larunbatetan, 10:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 19:00etara eta igande eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

Koronabirusak eragindako egoera tarteko, hainbat babes neurri hartzeko eta zehaztutako jarraibideak segitzeko eskatu diete Jaiotza ikustera joaten diren heritarrei. Jaiotza ikusteko parrokiaren ate nagusitik sartu behar da, eta irten, berriz, atzeko atetik. Gehienez hamar pertsona egon daitezke aldi berean Jaiotza ikusten, eta beren artean distantzia mantendu beharko dute. Maskara jantzita sartu behar da parrokiara eta sarreran dagoen gelarekin eskuak garbitu beharko dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide