Zein da 'kanpantxille' hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2021ko urt. 1a, 09:00

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'gabana' hitza izan zen webgunean erakutsi zuen hitza. Oraingoan 'kanpantxille' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Kanpantxille hitzak aho-gingila esan nahi du Azkoitiko hizkeran, eta honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Bulleka hasteanin, kanpantxillire ikusi eitte zako"
  • Euskara batuan: "Oihuka hasten denean, aho-gingila ere ikusi egiten zaio".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide