Alegaren aurkako partida irabazita, gero eta gertuago du Juaristi ISBk Zilarrezko LEB Kopa

Anartz Izagirre 2020ko abe. 23a, 16:24
Alega eta Juaristi ISBren arteko partidako irudia. (Hugo Gomez)

84-87 nagusitu ziren Iñaki Jimenezen mutilak Torrelavegan (Kantabria, Espainia). Jarraian lortutako bederatzigarren garaipenarekin hurbilago du Juaristi ISBk Zilarrezko LEB Kopa, sailkapeneko lehen postuan baitago Azkoiti-Azpeitiko taldea.

Garaipen gozoa erdietsi zuen Juaristi ISB taldeak atzo, asteartea, Alega taldearen aurka. Iñaki Jimenezek zuzendutako taldeak 84-87 irabazi zuen Torrelavegan (Kantabria, Espainia), eta bederatzigarren garaipena du jarraian etxeko taldeak. Atzoko norgehiagokak, gainera, Zilarrezko LEB Koparen finaletik gertu utzi ditu Azkoiti-Azpeitiko mutilak, 11. jardunaldiaren ostean sailkapeneko lehen postuan baitaude.

Datorren norgehiagoka Azpeitiko kiroldegian jokatuko du Juaristi ISBk, urtarrilaren 3an, Zornotza Saskibaloi Taldearen aurka. Lehia gogorra aurreikusten da kantxan, sailkapeneko hirugarren postuan baitago Bizkaiko taldea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide