Olentzero eta Mari Domingi auzoz auzo eta kalean ibiliko dira bihar

Nerea Uranga 2020ko abe. 23a, 10:42

Bihar, abenduak 24, Olentzero eta Mari Domingi auzoz auzo eta kalerik kale ibiliko dira. Azkoitiko haurrak agurtuko dituzte batean zein bestean. Horren berri emateko Herrixen merkatari elkarteak bideoa egin du, Azkoitiko Udalaren laguntzarekin.

Azkoitiko haurrak agurtzera etorriko dira bihar, hilak 24, Olentzero eta Mari Domingi. Horretarako, auzoz auzo eta kalez kale ibiliko dira, 10:30etik aurrera. Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, era horretan egingo da pandemiak eragindako egoera honetan jende pilaketak saihesteko. Beraz, aurten ez da aukerarik izango parroki aurrean Olentzerorekin eta Mari Domingirekin egoteko. Olentzeroren eta Mari Domingiren etorreraren berri emateko Azkoitiko Herrixen merkatari elkarteak bideoa grabatu du, Azkoitiko Udalaren laguntzarekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide