Jarri dituzte Olentzerori eskutitzak bidaltzeko zakuak

Andoni Elduaien 2020ko abe. 21a, 12:28
Udaletxeko sarreran dagoen zakua.

Hilaren 24an, herrian zehar ibiliko da Olentzero. Hari gutuna idazten dioten eta udalak egokitutako punturen batean uzten duten haurren artean zozketa egingo dute.

Olentzerori eskutitzak bidaltzeko zakuak jarri dituzte Azkoitian. Hain zuzen ere, hiru gunetan kokatu dituzte zakuak: Aizkibel liburutegiaren aurrean, Elkargunearen aurrean eta udaletxeko sarreran.Gutuna zakuan uzten duten haurren artean, gainera, zozketa egingo dute eta opari sorpresak banatiuko dituzte. Eskutitzean izen-abizenak eta telefono zenbaki bat egokitu beharko dira.

Bestalde, ostegun goizean Olentzero herrian zehar ibiliko da. Jendetzak saihestu asmoz, aurten kaleetan eta auzoetan topo egiten duten haurrei emango die sorpresa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide