Herrixen elkarteak 500 euroko hiru sari zozkatuko ditu urtarrilaren 7an

Andoni Elduaien 2020ko abe. 21a, 11:15

Gaurtik urtarrilaren 7ra bitartean Azkoitiko Herrixen elkarteko dendetan erosketak egiten dituzten herritar guztiak sartuko dira zozketan.

Urtero egin ohi duen Gabonetako kanpainari jarraituz, Herrixen merkatari elkarteak Erregetako Zozketa Potoloa jarri du martxan gaur, astelehena. 2021. urteko urtarrilaren 7ra bitartean herriko dendetan erosketak egiten dituzten herritar guztien artean 500 euroko hiru sari zozkatuko ditu merkatari elkarteak.

Herrixen elkarteko saltokietan erosketak egiten dituzten herritarrek saltokietako dendariek banatutako zozketa txartelak jasoko dituzte, eta horrela erosketak egiten dituzten guztiak sartuko dira elkartearen zozketan; urtarrilaren 7an egingo dute zozketa. Elkarteak azaldu duenez, gainera, erosketak eskura zein txartelarekin ordaindu ahal izango dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide