Azkunek irabazi du Egunean Behinen denboraldia, Maxixatzenen taldean

Maxixatzen.eus 2020ko abe. 21a, 10:19

Ekain sagardo kaxa ekologikoa jasoko du irabazleak. Irabazleak erredakzioa@maxixatzen.eus helbidera mezua idatzi beharko du saria jasotzeko.

Azkune erabiltzailea izan da nagusi Egunean Behin jokoko Maxixatzenen taldean. Irailaren amaieran hasi zen jokoaren bosgarren denboraldia, eta hamabi asteren ostean 2.698,41 puntu lortu ditu Azkunek, eta beraz, hark eskuratu du Ekain sagardo kaxa ekologikoa.

Azkuneren atzetik Gema erabiltzailea sailkatu da bigarren 2.687,16 puntu eskuratuta eta Saioa Maxixatzenen taldeko aurreko denboraldiko irabazlea hirugarren, 2.680,57 puntu batuta. Azkune irabazleak Maxixatzenekin jarri beharko du harremanetan saria eskuratzeko. erredakzioa@maxixatzen.eus posta elektronikora mezua idatzi beharko du bere izen-abizenak eta telefono zenbakia adieraziz.

Codesyntax enpresak garatu du Egunean Behin jokoa, eta bosgarren denboraldian 782 lagunek parte hartu dute Maxixatzenen taldean. Aurreko denboraldiaren logika bera erabili dute oraingoan ere: hamabi astetatik jokalari bakoitzaren bost onenak hartu dituzte kontuan sailkapen orokorra osatzeko.

Hona hemen sailkapena:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide