Binakako Erremonte Txapelketako finalerdietara sailkatu da Larrañaga

Julene Frantzesena 2020ko abe. 21a, 08:06
Iban Larrañaga partida batean.

Goikoetxea V.ak eta Endikak ligaxkako partida galduta lortu dute Larrañagak eta Juaneneak finalerdietarako sailkapena. Datorren asteburuan jokatuko dute finalaurrekoa, Ansa II.aren eta Aizpuru III.aren kontra.

Iban Larrañagak eta haren bikote Juaneneak Binakako Erremonte Txapelketaren 50. edizioko finalerdietara sailkatzea lortu dute. Herenegun bukatu zen txapelketako ligaxka, Hernaniko Galarretan jokatutako bi partidekin, eta Goikoetxea V.ak eta Endikak partida galduta, finalerdietarako txartela eskuratu zuten Larrañagak eta Juaneneak.

Ansa II.aren eta Aizpuru III.aren kontra neurtuko dituzte indarrak datorren asteburuan jokatuko duten finalerdietako norgehiagokan, eta irabazlea finalera sailkatuko da. Bigarren finalaurrekoa, berriz, Urrizak eta Labakak jokatuko dute Segurolaren eta Barrenetxea IV.aren aurka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide