Sara Zozaya eta Ro taldeen kontzertuak antolatu dituzte Matadeixen

Kartelaren egilea, Alots Arregi.

Abenduaren 27an, igandea, Sara Zozaya eta Ro taldearen kontzertuak izango dira Matadeixen, 18:00etan hasita. Edukiera murriztua izango da eta sarrerak aurrez erreserbatu behar dira.

Sara Zozaya musikari donostiarraren eta Azkoitiko Ro taldearen kontzertuak antolatu ditu Matadero Ekintzak abenduaren 27rako. 18:00etan hasiko da kontzertua eta sarrera 7 euro izango da.
 
Emanaldirako edukiera mugatua izango da, eta aldez aurretik hartu beharko da sarrera mataderoekintzak@gmail.com helbide elektronikora idatzita.
 
Sara Zozaya akordeoiarekin hasi zen musika munduan. 12 urterekin, gitarrak eta teklatuak lagunduta kantuak sortzen hasi zen. Egun, bakarlari aritzen da eta Nerabe taldeko kide ere bada. Aurreneko EP laburra 2018ko abenduan kaleratu zuen. Orain dela gutxi, Hiriko Soinuak txapelketako irabazlea izan da Zozaya.
 
Ro taldeak ere joko du hilaren 27ko kontzertuan. Etxeko taldea da hau, Azkoitikoa.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide