Iker Epelde, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko batzordekide

Iker Epelde, gomazko paletako partida batean.

Abenduaren 10ean amaitu zen Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko Zuzendaritza Batzorderako hautagaitzak aurkezteko epea, eta aurkeztutako hautagaitza bakarrak hartu du dagoeneko kargua.

Iker Epelde azkoitiarra Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko batzordekide berria da; gomazko paleta modalitatean aritu ohi da azkoitiarra. Presidente kargua, berriz, Itziar Lete Andonegik hartu du. Abenduaren 10ean amaitu zen Zuzendaritza Batzorderako hautagaitzak aurkezteko epea, eta aurkeztutako hautagaitza bakarrak hartu du dagoeneko kargua.

Hautagaitza bakarra egonik hauteskundeak egin beharrik ez zen egon, eta aurkako erreklamaziorik inork aurkeztu ez duenez, zerrenda behin betiko aldarrikatu du orain Hauteskunde Batzordeak, federazioaren hauteskunde prozesua bukatutzat emanez.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide