Aparkaleku eremua mugatu egingo dute Errege Kopako partida dela eta

Anartz Izagirre 2020ko abe. 16a, 10:21
Txerloiaren inguruan mugatuko dituzten aparkalekuak, gorriz markatuta. (Azkoitiko Udala)

Txerloiaren inguruko aparkalekuak murriztu egingo dira, baina San Juan futbol zelaiaren inguruko aparkalekuak erabili ahal izango dira.

Egun bat besterik ez da falta Anaitasunak eta Getafek elkarren aurka jokatuko duten Espainiako Errege Kopako kanporaketarako, eta hainbat aldaketa izango dira Txerloia inguruetan. Azkoitiko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, bihar, osteguna, Txerloiaren inguruko aparkalekuak mugatu egingo dituzte, baina adierazi dute San Juan futbol zelaiaren inguruan aparkatu ahal izango direla ibilgailuak.

Argazkian ikus daiteke futbol zelaiaren inguruko zein gunetan izango diren aparkaleku murrizketak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide