Gospel musika, Gabonetako egitaraua irekitzeko

Andoni Elduaien 2020ko abe. 15a, 13:46
Goiko Gela gospel taldea. (Argazkia: Goiko gela)

Larunbatean, 19:00etan eskainiko du emanaldia Goiko Gela gospel taldeak, Baztartxon.

Gospel musikarekin zabalduko dute aurten Azkoitian Gabonetako egitaraua. Larunbat honetan, abenduaren 19an, izango da emanaldia 19:00etan, Baztartxo Antzokian. Goiko Gela talde donostiarra izango da eszenatokian, eta horiek ikusteko sarreraren prezioa bost eurokoa izango da.

Emanaldia XV. Gospel Zikloaren egitarauaren baitan eskainiko da. Goiko Gela taldea lau kantarik eta hiru musikarik osatzen dute. Gospel tradizionaletik hartutako klasikoak eta abesti propioak interpretatuko dituzte Azkoitian. Southern gospel estiloan, gospela euskaraz eta ingelesez egin ohi du talde donostiarrak. Aurten jaio da talde. Iñaki Miguel da zuzendaria eta piano jotzailea, eta Santi Santi Romano, Olatz Otxoa, Karlos Etxaniz nahiz Jon Imanol Etxabe abeslariak ditu bidelagun.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide