Jon Ander Azkue, Gipuzkoako Futbol Federazioko batzordekide

Azkue, beheko lerroan, ezkerretik hirugarrena. (Argazkia: GFF)

Atzo, astelehena, egin zituzten Gipuzkoako Futbol Federazioko hauteskundeak. Manu Diaz bergararrak zuzendutako Garai Berriak hautagaitzak irabazi zuen.

Gipuzkoako Futbol Federazioko hauteskundeak egin zituzten atzo, astelehena, Donostiako Atano III.a pilotalekuan, eta Garai Berriak taldearen hautagaitzak irabazi zuen. Federazioko batzordekidea izango da, gainera, Jon Ander Azkue azkoitiarra.

Azkue Anaitasunako diruzaina izandakoa da eta Garai Berriak hautagaitzako kidea. Azkoitiko klubak ere Garai Berriak hautagaitzaren aldeko apustua egin zuen, Pedro Urdapilleta Anaitasunako presidentea ere hautagaitza taldeko kidea baita. Manu Diaz bergararra izango da Gipuzkoako Futbol Federazioko presidente berria.

109 klubek parte hartu zuten atzo Gipuzkoako Futbol Federazioaren urteko batzarrean, eta 58 batzarkideren babesa jaso zuen Garai Berriak taldeak. Gipuzkoa: denon joko-zelaia taldeak, berriz, 51 batzarkideren babesa jaso zuen. Juan Luis Larrea orain arteko presidentearen ildoak, beraz, utzi egingo du kargua 33 urteren ondoren.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide