Danobatgroupen Euskararen Eguneko lehiaketak baditu irabazleak

Babestutako albistea 2020ko abe. 14a, 13:30
Jaione Aranguren sariarekin.

'Batzen gaituen esentziak izan dezala presentzia' lemapean Danobatgroup kooperatiba taldeak bi lehiaketa antolatu ditu 2020ko euskararen eguna ospatzeko, bata bertako langileei zuzendutakoa eta bestea kooperatibak dituen herrietako gizarteari zabaldutakoa herrietako herri aldizkariekin elkarlanean.

Gizartera zabaldutako ekimenean parte hartzeko, euskararen inguruan hausnarketa egin behar zen eta aurten Azkoitiko Jaione Aranguren eta Alegria Dulantziko Irune Lopezek eskuratu dituzte Errigorako saskiak.

Danobatgroupek euskararen erabileran eragiteko konpromiso irmoa du, eta egunerokoan euskara erabiltzeaz gain hiztegi teknikoa ere lantzen ari da erabilienak diren hitz teknikoz osatutako hiztegia elikatuz, webgunean.

Irune Lopez saria jasotzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide