Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Zelako zikina den atez atekoa"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2020ko abe. 11a, 13:25

X.A. Maxixatzeneko erabiltzailea kexu agertu da Floreagako auzunean azken astean zaborraren edukiontzi berdek duen egoeragatik. Honako mezua bidali du Maxixatzenera:

"Zelako zikina den atez atekoa. Abenduaren 11an, 12:00etan, atera ditut argazkiok Floreagako auzunean, nazkatu naizelako eguna joan eta eguna etorri egoera berarekin topo egiten. Oraingoan ere izango da aitzakiaren bat: zubia izan dela edota COVID-19aren ez dakit zer protokolo, baina egoera argazkikoa da gutxienez azken astebetean eta behintzat astelehenera arte iraungo duela dirudi. Zenbat denbora behar du edukiontzi berde batek betetzeko? Zenbat denboran behin egiten da bilketa? Nahikoa al da edukiontzi bakarra horrelako auzune batean? Espazio publiko gehiago eskaini behar al diegu edukiontziei? Berdina geratzen al da beste auzuneetan? Galdera asko eta erantzunik ez. Dakidan bakarra da kalean zaborra botata ikusten ohitzen hasiak garela, eta benetan tristea iruditzen zait".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide