Zer esan nahi du 'melaute' Azkoitiko hitzak?

Maxixatzen.eus 2020ko abe. 11a, 08:12

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Keixie hitza izan zen webgunean erakutsi zuen hitza. Oraingoan 'melaute' hitza hautatu du Maxixatzenen. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Melaute hitzak euriz blai egitea edo mozkortzea esan nahi du Azkoitiko hizkeran, eta honela erabili ohi da:

Melaute = euriz blai egin

  • Azkoitiko hizkeran: "Burutik hankataino melaute etorri zien mendittik".
  • Euskara batuan: "Burutik oinetaraino blai egindako etorri ziren menditik".

Melaute = mozkortuta

  • Azkoitiko hizkeran: "Ardo potzo galanta ean, ta dana melaute azaldu zan etxea".
  • Euskara batuan: "Ardo asko edan eta gero, mozkortuta etorri zen etxera".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide