'Chefs' antzerkia taularatuko du zapatuan Yllana antzerki konpainiak

Andoni Elduaien 2020ko abe. 10a, 11:05

Antzerkia ikusteko sarrerak zortzi euro balioko du. Emanaldia baino lehen zabalduko dute Baztartxoko leihatila, eta han bertan erosi beharko dira sarrerak.

Yllana antzerki konpainiak Chefs antzezlana eskainiko du larunbatean, Baztartxo antzokian. Keinu bidezko umore antzerkiarekin bigarrenez dator Baztartxo Antzokira. Izan ere, ez Lo Mejor de Yllana taularatu zuten. 19:00etan hasiko da antzerkia. 

Chefs ikuskizunak ospe handiko sukaldariburu baten istorioa kontatzen du. Inspirazioa galduko du sukaldariak eta errezeta ikusgarri eta berritzaile bat egiteko, zentzu askorik gabeko sukaldari taldean fidatu beharrean aurkituko da, bere jatetxeak dituen izarrei eusteko.

Aldi berean, munduko sukaldaritza ezberdinetatik ibilaldia egingo dute, elikagaieko harremana, elikagai diren animaliak, sukaldeak eta zaporeak gogora ekarriz. "Egoak agertuko dira, sukaldari-izarren arteko lehia eta Yllanaren kazolara umorez erortzen den beste guztia", azaldu dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide