Buffalo taldeak kontzertua emango du igandean, Matadeixen

Andoni Elduaien 2020ko abe. 8a, 14:55
Buffalo taldea. (Argazkia: Donostia Kultura)

Igandean, 12:30ean hasiko da Buffalo musika taldearen kontzertua, Matadeixen.

Datorren igandean, abenduak 13, Buffalo musika taldeak kontzertua eskainiko du Azkoitiko Matadeixen. 12:30ean hasiko da emanaldia, eta sarrera 7 euro ordaindu beharko da. Azkenaldian bezala, sarrerak aurrez eskatu beharko dira mataderoekintzak@gmail.com posta elektronikora idatzita.
 
David Gorospe bateria jotzaileak, Ander Ederra gitarra jotzaileak eta Joanes Ederra baxulariak osatzen dute rock instrumentaleko taldea. Donostiako Jazzle akademian ikasten ari zirela ezagutu zuten elkar, eta aurrez parte hartu zuten proiektuekin alderatuta, zerbait libreagoa eta pertsonala egiteko asmoari heldu zioten. Hiru lan argitaratu dituzte; 2018an kaleratutako Ulu izan zen azkena. Besteak beste, Donostiako Jazzaldian eta Kutxa Kultur Festibalean jo du taldeak.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide