'Osasuna eta COVID-19' hitzaldia emango dute ostiralean, Elkargunean

Andoni Elduaien 2020ko abe. 8a, 10:33

Hiru osasun langilek emango dute hitzaldia, Elkargunean.

Datorren ostiralean, abenduak 11, Osasuna eta COVID-19 hitzaldia emango dute hainbat osasun langilek, Azkoitiko Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. 18:00etan hasiko da saioa eta bertan hiru kide arituko dira solasean.

Juanjo Martinez kirurgia orokorrean eta digestio aparatuan adituak, Silvana Huegun dietista eta nutrizionistak eta Ricardo Arriola mediku homeopata eta akupuntoreak parte hartuko du saioan. Hitzaldia bertatik bertara jarraitzeko sarrera doakoa izango da, eta sarrera mugatua izango da, aretoaren edukiera bete bitartean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide