Ordu erdi atzeratuta, 18:30ean hasiko da Bulegok abenduaren 8an eskainiko duen bigarren kontzertua

Maialen Etxaniz 2020ko abe. 6a, 15:07

Bi emanaldi eskainiko ditu Azkoitiko musika taldeak Baztartxon, eta 18:00etarako programatuta zuten kontzertua 18:30era atzeratu dute, COVID-19a sahiesteko neurriak tarteko. 

Bulego musika taldeak hiru abestiz osatutako EP berria aurkeztuko du abenduaren 8an Baztartxo antzokian. Bi emanaldi eskainiko dituzte, eta bigarrena, 18:00etan hastekoa zena, 18:30era atzeratu dute, COVID-19a sahiesteko neurriak tarteko. Bulegoko kideek jakinarazi dutenez, kontzertua ordu erdi atzeratuta antzokia bigarren emenaldirako behar bezala garbituta egotea bermatu ahal izango dute. Beraz, 16:00etan izango da aurreneko kontzertua eta 18:30ean hasiko da bigarrena. 

Emanaldietarako sarrera guztiak agortuta daude. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide